Mundua -

Erasoa Europaren bihotzean

Bruselako atentatuen bi ustezko egileak identifikatu dituzte

El-Bakraoui anaiek (27 eta 30 urte) euren burua zartarazi zuten aireportuan eta metroan.

Zaventem aireportuko segurtasun kamerek atentatua baino lehen ateratako irudia. EFE
Zaventem aireportuko segurtasun kamerek atentatua baino lehen ateratako irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako "egunik beltzenean", martxoaren 22an, Bruselako Zaventemgo aireportuan eta metroan egindako atentatuak egin zituzten bi ustezko erasotzaileak identifikatu dituzte. Khalid eta Brahim el-Bakraoui anaiek euren burua zartarazi zuten aireportuan batek eta metroan besteak.

Informazio horien arabera, bi anaiak, 27 eta 30 urtekoak, "fitxatuta" zituen Poliziak, baina ez terrorismo kontuengatik.

Anaietako batek, Khalidek, Forest hiriko Dries kaleko logela bat alokatu zuen, nortasun faltsua erabilita. Poliziarekin tiroketa izan zen bertan martxoaren 15ean.

Hirugarren erasotzailearen bila

Bien bitartean, kamerek aireportuan grabatutako hirugarren ustezko ekintzailearen bila ari da Belgikako Polizia, ihes egitea lortu zuela uste baitute. Poliziak zabaldutako irudietan, jaka zuria du aldean eta euritarako kapela buruan.

Atzo kaleratu zituzten irudiez gain, banakako argazki gehiago zabaldu ditu Poliziak Twitterren duen kontuan, bere burua zartarazi gabe, aireportutik ihes egitea lortu zuen Laachraouirenak, barne:

 

 

Azken honen inguruko informazioa emateko telefono zenbaki bat eman du Poliziak: 0800/30.300.

Horrez gain, atentatuen grabazio amateurrak dituztenei bideoak agenteen esku uzteko eskatu diete: "Atentatuen egileak ikus daitezkeen irudi edo grabazioak dituztenek bidal diezazkigutela guri, avisderecherche@police.belgium.eu helbide elektronikora", jakinarazi du ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Brusela bideoak Belgika argazkiak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa