Mundua -

Parisko atentatuak

Abdeslamek Fiskaltza salatuko du haren deklarazioa zabaltzeagatik

François Molins Parisko fiskalaren esanetan, Salah Abdeslamek gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazteko asmoa zuen, baina azkenean atzera egin zuen.

Salah Abdeslam ustezko jihadista Bruselan atxilotu zuteneko unea. Artxiboko irudia: EiTB
Salah Abdeslam ustezko jihadista Bruselan atxilotu zuteneko unea. Artxiboko irudia: EiTB
Salah Abdeslam ustezko jihadista Bruselan atxilotu zuteneko unea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salah Abdeslam Parisko atentatuen ustezko buruaren abokatuak François Molins Parisko fiskalaren kontrako salaketa jarriko du epaitegietan, Poliziak haren bezeroari egindako itaunketaren zati bat publiko egiteagatik.

"Prozedura urratu du elkarrizketaren zati bat irakurrita", adierazi die Sven Mary abokatuak Belgikako hedabideei. Le Soir egunkariak berri eman duenez, bihar jarriko du salaketa epaitegietan.

Abdeslamek ikertzaileen aurrean esandakoa zabaldu zuen atzo Molins fiskalak; hain zuzen ere, ustezko terroristak azaroaren 13an Frantziako estadioan gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazteko asmoa zuela, baina azkenean atzera egin zuela.

"Frantziako estadioan inmolatu behar zuen, baina atzera egin zuen", adierazi duen Molinsek kazetarien aurrean. Dena den, hitz horiek "kontu handiz" hartzekoak zirela gaineratu zuen.

Abdeslamek lehenengo gaua igaro du Brusejaseko segurtasun handiko espetxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Paris azken albisteak Belgika Gaurko azken orduko albistea