Mundua -

Brasil

Lula da Silva, Rousseffen Gobernuko Presidentziaren ministro berria

Horrenbestez, boterearen bitarteko guztiak kontrolatzen dituen ministerioa zuzenduko du azkenaldian ustelkeria kasuekin nahasita dagoen Lula da Silvak.

Lula da Silva. Artxiboko irudia
Lula da Silva. Artxiboko irudia
Lula da Silva. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Rousseff Brasilgo gobernuburuak Lula da Silva izendatu du Presidentziaren ministro berri, Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez. Izendapenak hautsak harrotu ditu, Lula da Silva ustelkeria kasuekin nahasita dagoelako.

Gobernuak oraingoz ez du baieztapen ofiziala egin, baina Alfonso Florence Langileen Alderdiko talde parlamentarioaren bozeramaileak hala iragarri du kazetarien aurrean.

Kargu berria hartuta, bere kontrako ikerketak oztopatuko dituela ukatu du Florencek. “Lula presidente zela indartu zen ustelkeriaren kontrako borroka eta prokudarode-bulegoak ikerketak abiatzeko autonomia lortu zuen”, azpimarratu du.

Lulak zuzenduko duen ministerioak boterearen bitarteko guztiak kontrolatzen ditu eta, beraz, erabakietan eragiteko ahalmena izango du.

Ustelkeriaren zama gainean duela iritsi da Lularen izendapena. Legez kanpoko aberastea, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diote. Oraindik ez dute epaitu, baina Fiskaltzak behin-behinean atxilotzeko eskaera egin du.

Alabaina, Rousseffek ministro izendatuta, Lulak forupeko pribilegioak izango ditu eta bere kontrako auziak Auzitegi Gorenaren esku geratuko dira, eta horrek prozesu judizial guztiak luzatzea ekarriko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken orduko albistea