Mundua -
Atentatua
Hildako bat Berlinen lehergailu batek auto batean eztanda egin ondoren
Bonba autoaren “barruan” edo “alboan” zegoen eztanda egin duenean, ibilgailua martxan zegoela, Charlottenburg auzoan. Leherketak autoaren gidaria hil du.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez pertsona ba hil da gaur goizean lehergailu batek eztanda egin ondoren, Berlingo Charlottenburg auzoan (mendebaldea), bertako Poliziak jakitera eman duenez.
Berlingo Poliziak Twitter sare sozialean azaldu duenez, bonba autoaren “barruan” edo “alboan” zegoen eztanda egin duenean, ibilgailua martxan zegoela. Leherketak autoaren gidaria hil du.
Eztandak ez du inor zauritu, Deutsche Welle telebistak jakinarazi duenez. Artezilariak bertaratu dira. Poliziak eremua sokaz inguratu du eta artezilariek lehergailu gehiago ez zegoela egiaztatu dute.
Poliziek kaleak eta errepideak itxi dituzte. Ibilgailuaren hondakinak eta leherketak utzitako zaborrak kalean daude.
Eztanda, martxan
Bonba autoa Bismarckstrasse kaletik hiriko erdialdera bidean zihoanean lehertu da, Poliziak adierazi duenez.
Eztandaren ondorioz, autoak beste ibilgailu baten aurka talka egin du. Gidaria nor den zehazteko lanean ari direla zehaztu dio Poliziako bozeramaile batek Deutsche Welle telebistari.