Mundua -

Vatikanoa

Abusuei aurre egitea, "ezinbestekoa" Elizaren sinesgarritasunerako

Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaleak adierazi duenez, abade pederasten inguruan "hedabideen erasoek" min handia egin diote Elizari, baina "Aita Santuaren aginpidea indartu egin da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaleak adierazi duenez, apaiz pederasten inguruan "hedabideek egindako erasoak dudarik gabe kalte handia" egin diote Elizari eta abusuei aurre egitea "ezinbestekoa da Elizaren sinesgarritasun moralarentzat".

Aita Santuaren aginpidea eta abusu horien kontra borrokatzeko Vatikanoaren konpromezua "indartu egin" direla gehitu du Lombardik.

Vatikanoko bozeramalearen arabera, azken egunetan salatutako apaiz pederasten kasuen gainean nazioarteko prentsak jarritako arreta ez da "ustekabea".

"Kasu horiek onartzea eta biktimen aurrean zuzenketa egitea beharrezkoa da justizia berrezartzeko eta oroimena garbitzeko", adierazi du Aita Santuaren bozeramaleak.

Azken egunetan hedabideek arreta handia jarri dute Aita Santuaren eta Vatikanoaren gainean, New York Times egunkariak Lawrence C. Murphy apaiza babestu zutela adierazi ostean.

Murphyk sexu erasoak egin zizkien 200 adingabe ingururi, 1950 eta 1970 bitartean, haur gorrentzako eskola batean Wisconsin estatuan (AEBetan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea