Mundua -
Barne-hauteskundeak AEB-etan
Trump Nevadan nagusitu ondoren: 'Gutxi barru herriak irabaziko du'
Honenbestez, handi-mandia martxoaren 1eko ‘superasteartean’ faborito nagusia izango da. Egun horretan AEBeko 10 estatu baino gehiagok bozkatuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Nevadako caucusean irabazita, errepublikanoen hautagai izateko lasterketan beste aurrerapauso bat eman du gaur Donald Trump handi-mandiak. Hala, martxoaren 1eko ?superasteartean? faborito nagusia izango dela baieztatu du aberats okituak. Egun horretan AEBetako 10 estatu baino gehiagok bozkatuko dute.
Trumpek botoen % 46,1 lortu ditu. Marco Rubiok bozen % 24,4 eskuratu ditu, eta Ted Cruzek % 19,8.
Zenbaketa festan garaipena ospatu du hautagai errepublikanoak. ?Gutxi barru herriak irabaziko? duela ziurtatu du Trumpek. Gainera, boto-emaile talde guztiek babesa eman diotela goraipatu du irabazleak, besteak beste, hispanoek. Horregatik, ?oso pozik? agertu da. Nevada 800.000 latinoren bizilekua da, biztanleriaren % 28 (2,8 milioi).
Beste lehiakideak oso urrun gertu dira: Ben Carson neurokirugialari erretiratuak botoen % 5,4 baino ez ditu lortu, eta John Kasich Ohiko gobernadoreak bozen % 3,9 soilik.
Hirugarren garaipena jarraian
Horrela, barne-hauteskundeetan hiru garaipen jarraian lortu ditu Trumpek, New Hampshireko (otsailak 9) eta Hego Carolinako (otsailak 20) caucusetan irabazi ondoren. Handi-mandiaren porrot bakarra, oraingoz, Iowako caucusean gertatu zen. Bertan bigarren lekuan geratu zen, Cruzen atzetik.
Clevelanden (Ohio), uztailean, egin beharreko Errepublikanoen Konbentziorako 30 ordezkari zeuden jokoan, Nevadan. Trumpek 12 ordezkari lortu behar ditu; Rubiok eta Cruzek, ostera, bost ordezkari bakoitzak.
Herrialde osoan gutxienez 1.237 ordezkari lortzen dituen hautagaia izango da presidentegaia.