Mundua -
Erreferenduma ekainaren 23an
Erresuma Batuak EBtik alde egitea babestuko du Londresko alkateak
“Bihotzeko atsekabe handiarekin, egin nahi nuen azkena Cameronen edo Gobernuaren aurka egitea zelako, baina beste aukerarik ez dudala uste dut”, adierazi du Boris Johnsonek.
Agentziak | Erredakzioa
Erresuma Batuak EBtik alde egiteko kanpaina egingo duela iragarri du gaur Boris Johnson Londresko alkateak. Erabakia ?bihotzeko atsekabe handiarekin? hartu duela esan du.
Johnson David Cameron lehen ministroaren Alderdi Kontserbadoreko kidea da. Cameron EBn jarraitzearen alde agertuko da, Bruselarekin akordioa lortu ondoren. Erreferenduma ekainaren 23an egingo dute.
?Harreman berri bat ikusi nahi dut, oinarrian merkataritza eta lankidetza gehiago eta nazioz gaindiko elementu gutxiago dituena. Hori da abiapuntua, eta horregatik hartu dut erabaki hori, bihotzeko atsekabe handiarekin, egin nahi nuen azkena Cameronen edo Gobernuaren aurka egitea zelako, baina beste aukerarik ez dudala uste dut?, adierazi du.
?Herri honetako jendearentzat akordio hobea nahi dut, dirua aurrez dezaten eta kontrola berreskura dezaten; izan ere, horretaz ari gara?, esan du alde egiteko kanpainaren alde zergatik egingo duen azaltzeko, The Guardian egunkariak jakitera eman duenez.
?Bi munduetako onena?
Erresuma Batuko Gobernuak horri erantzunez azaldu duenez, Gobernuak ?britainiar guztiek bi munduetako onena izatea nahi du: EBko kide izateak eragin ditzakeen lanen eta inbertsioen abantaila guztiak, euroan egoteak eta mugak zabaldu behar izateak eragin ditzakeen desabantailarik gabe?.
Londresko alkatea izateaz gain, Parlamentuan diputatua ere bada Johnson, eta horren aurretik Gobernuko sei ministro agertu dira EBtik alde egitearen alde.