Mundua -

Orakzain

26 hildako soldaduen eta talibanen arteko borroketan, Pakistanen

Horietako 21 talibanak dira eta 5 soldadu pakistandarrak. Matxinatuek kontrol postu bati eraso egin diotelako piztu omen da borrokaldia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 taliban eta Pakistango Aramadako bost kide hil dira gaur goizaldean Orakzai eskualdean piztu diren liskarretan, matxinatuen eraso baten ostean, Pakistango Armadak jakitera eman duenez.

Taliban talde batek Kalaya kontrol-postua hartu du gaur goizaldean indarrez, baina gero Armadak kontraerasoa egin du eta kontrola berreskuratu du, Armadaren esanetan.

Mugako zaintza indarrek operazioa hasi zuten iragan asteartean lurrez eta airez Orakzain, Armadaren unitateen laguntzarekin.

Oldarraldiaren helburua Tehrik-e-Taliban Pakistan (TTP) mugimendua deuseztatzea zen, Pakistango talibanen hainbat talde biltzen dituelako.

Pakistango Armada dagoeneko TTPren kontra ari da borrokatzen ipar-ekialdean eta Afganistango muga gatazkatsuan.

Adituek diote Orakzai talibanen bizileku bihurtu dela azken hilabeteotan, inguruko eskualdeetatik ihesi bertan geratu direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea