Mundua -
2015eko lehen erdiaren datuak
Espainiak 13 milioi euro saldu zizkion Venezuelari, armetan
Espainiako Estatuak ez zion istiluen aurkako materialik saldu, baina bai, ordea, artilleria sistema bat eta metrailadore arinak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiak 13 milioi euro saldu zizkion iazko lehen sei hilabeteetan Venezuelari, material militarretan. Besteak beste, artilleria sistema bat eta metrailadore arinak hornitu zizkion.
Espainiako Defentsa Ministerioaren Esportazio txostenaren arabera, Estatuak 13.142.752 milioi euroko salmentak egin zizkion Venezuelari 2015eko lehen sehilekoan, hau da, 2014 osoan baino hiru milioi euro gehiagokoak.
Nolanahi, Espainiak ez zion istiluen aurkako materialik saldu, salmenta horrek blokeoa baitauka, Hegoamerikako herrialdearen "ezegonkortasun egoera" dela eta.
Hori horrela, Espainiako Gobernuak uko egin zion garraio kamioien motorretako ordezko piezak saltzea, Venezuelan "tentsio armatuak" daudela argudiatuta.