Mundua -
Daesh
Estatu Islamikoaren aurkako koalizioak presioa areagotzea eskatu du
Gainera, kanpaina militarra ISISen aurka bideratzeko eta oposizio moderatua bakean uzteko eskatu dio AEB buru duen nazioarteko koalizioak Errusiari.
EFE
Ekintzak areagotzea eskatu zuen atzo Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioak. Gainera, kanpaina militarra ISISen aurka bideratzeko eta oposizio moderatua bakean uzteko eskatu dio koalizioak Errusiari.
Daeshek Iraken kontrolpean zuen lurraldearen % 25 eta Sirian % 10 galdu duela jakitera eman zuten AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Australia, Italia, Alemania eta Herbehereetako Defentsa ministroek Parisen egindako bileran, baina erabat gainditzeko gehiago egin beharko dutela ohartarazi zuten.
Koalizioaren 26 herrialdeetako eta Irakeko Defentsa arduradunak lehen aldiz biltzeko hitzordua hiru aste barru jarri zuten parte-hartzaileek.
Raqqa eta Mosul
Hiru helburu nagusi dituzte koalizioko kideek: Estatu Islamikoaren “tumore kantzerigenoa” suntsitu eta bakartzeko, Raqqa eta Mosul botereguneak hondatu behar dituzte, mundu osoan “metastasia gelditu” eta biztanleria babestu.
Bestalde, Siriako bake negoziazioek lau egun barru jarraituko dute Genevan. NBEk elkarrizketak abenduan deitu zituen, Segurtasun Kontseiluak bide orri bat onartu ondoren. Bidaia orriak trantsizioko exekutibo bat aurreikusten du sei hilabeteko epean.