Mundua -

Lehen emaitzak

Herritarren % 62k hartu zuten parte Irakeko hauteskundeetan

Hamiya al Huseini Hauteskunde Batzordeko buruak eman ditu parte hartzearen aurreneko datuak, prentsaurreko batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko herritarren % 62k hartu zuten parte atzo izandako hauteskundeetan, gaur arratsaldean Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez .

Hamiya al Huseini Hauteskunde Batzordeko buruak eman ditu parte hartzearen aurreneko datuak, prentsaurreko batean.

Bagdag-en, parte hartzea herritarren % 53an kokatu da. Dohuk-en izan da parte hartzerik handiena (% 80). Txikiena, berriz, Misan-en izanda (Irango mugatik gertu), % 50arekin.

Botaketak 12 ordu iraun zituen, eta herrialde osoan banatutako 9.000 hauteslekutan banatutako 50.000 hautestontzitan egin da. 18,9 milioi lagunek izan dute hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea.

Hauteskundeak segurtasun neurrien artean egin zituzten. Izan ere, Al Kaidarekin harremana duen koalizio terrorista batek hauteskundeak galaraztearekin mehatxua egin zuen eta azken egunetan hainbat eraso egin ditu Bagdaden eta barneko beste herrialde batzuetan.

Hautestontziak irekita egon ziren bitartean, indar ertaineko hainbat atentatu jazo ziren eta 38 pertsona hil eta beste 80 zauritu ziren.Erasorik larrienak Bagdaden gertatu ziren, bertan gertatutako erasoetan 25 pertsona hil eta 19 zauritu zituzten.

6.000 hautagaik inguru Parlamentuko 325 aulkiak betetzeko lehian izango dira. Parlamentuak koalizio berria eta presidentea eta presidente ordea aukeratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea