Mundua -
Paraguai
120.000 pertsona ebakuatu dituzte Hego Amerikan, uholdeengatik
Paraguai da ondorio gehien jasaten ari den herrialdea, 90.000 pertsonak etxetik alde egin behar izan baitute, gehienak Asuncion hiriburuan.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 120.000 pertsona beren etxeetatik ebakuatu behar izan dituzte Paraguai, Argentina, Brasil eta Uruguain, azken orduetan egon diren euri-jasen eraginez errekak gainezka egiten ari baitira. Bolivian ere zenbait gunetan euriteen eraginak pairatzen ari dira.
Paraguai da ondorio gehien jasaten ari den herrialdea, 90.000 pertsonak etxetik alde egin behar izan baitute, gehienak Asuncion hiriburuan.
Argentinan 20.000 pertsona dira herrialdeko ipar-ekialdetik Uruguai, Parana eta Paraguai errekek gainez egin dutelako. Gainera, hala egiten jarraitzea espero da, euriak ez baitu etenik. Oraingoz, bi pertsona hil dira uholdeen eraginez.
Ebakuatutako pertsona erdiak aterpetxetan, eskolatan eta gimnasiotan daude, eta gainerakoak familiartekoen etxeetan hartu dituzte.
Herri batzuetan prebentziozko elektrizitate etenaldiak egin dira, eta alerta-abisuak igorri dira narrasti pozoitsuak direla-eta.
Uruguain 7.000 pertsona ebakuatu dituzte azken orduetan. Horietatik 5.000k beren borondatez utzi dituzte euren etxeak uraren igoeraren aurrean. Gainerakoak etxetik atera eta aterpetxetara eraman dituzte.
Brasil hegoaldean 6.000 pertsona ebakuatu dituzte. Horrez gain, 1.500 familiak baino gehiagok euren etxebizitzak galdu dituzte.