Mundua -

AEB

Osasun sistemaren erreforma onartzeko eskatu dio Obamak Kongresuari

Gehiengo sinplea erabiliz erreforma onartzeko prestatzen izan dira kongresista demokratak. Jesus Torquemadaren iruzkina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun erreforma egitasmoa onartzeko momentua heldu dela esan du Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak, nahiz eta Kongresuko gehiengo sinplearekin izan. Arrazoi politikoak direla-eta gaia gehiago atzeratzeko garrantzitsuegia dela argudiatu du Obamak, izan ere, urtebeteko eztabaida izan du.

"Artatzeari buruz esan behar zen guztia, dagoeneko ia mundu guztiak esan du", adierazi du agintariak. Bere egitasmoak demokraten eta errepublikanoen ideiak barneratzen dituela esan du AEBetako presidenteak. Bitartean, 2,5 bilioi dolarreko osasun industria erreformatzeko ideiaren kontra agertu dira errepublikanoak.

Senatuak eta Kongresuak iaz onartutako lege-proiektuak atzera botatzeari uko egin dio Obamak. Errepublikanoak bertan behera uzteko eskatu zioten, berriro prozedura berria hasteko.

Atzerapena

"Berriz hasteak hamarkada bat edo gehiago atzeratzea ekar lezake", esan du AEBetako buruzagiak. Bien bitartean, primak igotzen jarraituko dituzte aseguru-etxeek.

Gehiengo sinplea erabiliz Senatuan erreforma onartzeko prestatzen izan dira kongresista demokratak. Senatuko 100 botoetatik 60 beharko lituzke Obamak egitasmoa aurrera ateratzeko, baina gehiengo sinplearen formularekin gutxiago izango lirateke.

Erreforma gehiengo sinpleaz onartzeko 51 boto nahiko lirateke. Senatuan gehiengoa galduta (60 eserleku), Alderdi Demokrata egoera zailean geratu da bakarrean Obamaren proposamena onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea