Mundua -

Siria

Ia 50 hildako Sirian, koalizioak Estatu Islamikoari erasoa jota

Damaskoko gobernuak dio bonbardaketa "agresio goria" dela; erasoaren ondorioz, Siriako armadako hiru militar hil dira.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 49 lagun hil dira azken hamabi orduan Sirian, hainbat bonbardaketaren ondorioz; ustez, AEBk buru duen koalizioaren hegazkinek egin dituzte erasoak, Raqqako probintzian, alegia, Estatu Islamikoak Sirian duen gotorleku nagusian. Hala eman du jakitera Giza-eskubideen Siriako Behatokiak.

GKE horren arabera, behintzat zortzi adingabe eta bost emakume hil dira, eta zenbait lagun zauritu dira, Al Fajija eta Al Karamako lurraldeetan. GKEk adierazi du ez dakiela hildakoak siriarrak ala jihadisten atzerriko borrokalarien familiakoak diren.

Damaskoko gobernuak "gogor" arbuiatu du bonbardaketa; izan ere, Siriako hiru militar hil dira horren ondorioz. Gobernuak dio "agresio goria" izan dela. Telebista ofizialak esan duenez, Siriako Kanpo-arazoetarako Ministerioak eskatu dio NBEren Segurtasun Kontseiluari "ahalik eta lasterren egiteko eraso honen aurka, eta neurriak hartzeko, errepika ez dadin".

Estatu Islamikoaren 36 miliziano hil dira hainbat erasotan

Bestalde, Estatu Islamikoaren gutxienez miliziano hil dira zenbait bonbardaketak eragindako hamabost leherketaren ondorioz. Erasoak 17. Dibisioan eta Farusian, Al Fajijan eta Al Karaman dituzten posizioetan jazo dira, Al Talako kuartelean eta Al Nachma herririk gertu jazo dira.

Estremistek 2014ko ekaineko amaieran aldarrikatu zuten kaliferri bat Sirian eta Iraken; hain zuzen, bi herrialdeetako erdialdean eta iparraldean hainbat lurralde bereganatu ditu. Raqqa eta Estatu Islamikoaren beste lurralde batzuen aurkako bonbardaketak gero eta handiagoak izan dira azarotik, Pariseko atentatuak jazo zirenetik. Parisen 130 lagun hil ziren eta erradikalek errebindikatu zituzten erasoak.

Frantziak aire-erasoak egin ditu jihadisten aurka, azken asteotan, eta Erresuma Batuak ere parte hartu du horietan. Errusiak ere eraso handiagoak egin ditu estremisten aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Estatu islamiarra berriak Siria gaur