Mundua -
Errusia
NBEk babestutako ‘ukabil bakarra’ nahi du Putinek terrorismoaren aurka
Horrez gain, berriro salatu du Turkiako Gobernuko zenbait agintari 'poltsikoak betetzen' ari direla Estatu Islamikoaren kontura.
Agentziak | Erredakzioa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak terrorismoaren aurka "ukabil bakarra" egotea eskatu du gaur, Parlamentuan Estatuaren Egoerari buruzko saioan egin duen hitzaldian. "Alde batera utzi behar ditugu desadostasun guztiak, eta terrorismoaren aurkako fronte bakarra eta boteretsua sortu behar dugu, NBEren eta nazioarteko zuzenbidearen babesa izango duena".
Errusiako agintariak nazismoren pare jarri du jihadismoa, eta mundua "ideologia basati eta suntsitzaile baten aurrez aurre" dagoela baieztatu du.
(Informazio gehiago, laster).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea