Mundua -

Erresuma Batuko Parlamentua

Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak babestu ditu Erresuma Batuak

Parlamentuaren oniritzia lortuta, David Cameronek datozen orduetan aginduko ditu lehendabiziko eraso militarrak Sirian.

David Cameron Erresuma Batuko Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko Parlamentuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Parlamentuak onartu egin du Estatu Islamikoaren kontra bonbardaketak Sirian ere egitea. 2014az geroztik ari dira Iraken talde horren aurkako eraso militarrak egiten.

David Cameron lehen ministroaren proposamenak 397 parlamentariren babesa lortu du; 223 diputatuk, berriz, kontra bozkatu dute.

Gauzak horrela, Erresuma Batuak AEBk zuzentzen duen koalizioarekin bat egingo du Sirian.

Parlamentuaren oniritzia lortuta, David Cameronek datozen orduetan aginduko ditu lehendabiziko eraso militarrak Sirian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Erresuma Batua David Cameron Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Siria albisteak gaur