Mundua -

Belgikan

16 atxilotu Belgikan, terrorismoaren aurka egindako operazioetan

Atxilotuetako bat zaurituta dago, eta horien artean ez dago Salah Abdeslam, Parisko atentatuen ondoren ihes eginda dabilena.

Polizia-operazio zabala Bruselan. Argazkia: EFE
Polizia-operazio zabala Bruselan. Argazkia: EFE
16 lagun atxilotu dituzte Bruselako polizia operazioan

Agentziak | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako fiskal federalak prentsaren aurrean egindako agerraldian adierazi duenez, 19 miaketa egin dituzte Brusela eskualdean eta hiru Charleroi eskualdean, igande honetan terrorismoaren aurka egin dituzten operazioetan.

Aipatutako operazioetan 16 pertsona atzeman dituzte, baina horien artean ez dago Salah Abdeslam, Parisko atentatuen ondoren ihes eginda dabilena.

operación antiterrorista bruselas

Terrorismoaren aurkako operazioak Belgikan: Argazkia EFE

Molenbeek auzoan, pertsona bat auto batean ihes egiten saiatu da, polizien aurka eginez, eta poliziek tiro egin diote. Hasiera batean bere helburua lortu du, baina Bruselan atzeman dute geroago. Ez dute jakitera eman zergatik ahalegindu den ihes egiten.

Oraingoz, ez dute ez armarik ez lehergairik aurkitu, baina, Fiskaltzak jakinarazi duenez, ez dute operazioa bukatutzat jo.

Polizia-operazioa Bruselan

Belgikako Poliziaren unitate bereziak terrorismoaren aurkako operazioa egin dute Brusela erdigunean, turisten bisita ugari jasotzen duen Grande Place inguruan, hain zuzen ere; horren eraginez, aldameneko kaleak inguratu eta itxi egin dituzte, Le Soir eta La Libre Belgiqueegunkariek zabaldu dutenaren arabera.

POLIZIA OPERAZIOA BRUSELAKO ERDIGUNEAN EFE

Polizia-operazioa Brusela erdigunean. Argazkia: EFE

19:00ak jota zirenean, Belgikako Poliziak erne egoteko abisua jaso du, Brusela hirigunean bertan (Midi kaletik gertu) egiten ari ziren operazioa dela-eta.

Lekuko batzuek sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, leihoetara ez hurbiltzeko eskatu diete, Poliziak inguruko kaleak itxi dituen bitartean.

RTL telebista kateak jakinarazi duenez, armaz josita dauden Polizia eta Armadako kideek segurtasun-perimetro bat eratu dute Grande Place inguruan. Kate beraren arabera, operazio bat baino gehiago egiten ari dira aldi berean.

POLIZIA-OPERAZIOA ABIATU DUTE BRUSELAN EFE

Ustezko terroristen bila ari dira. Argazkia: EFE

Sare sozialetan informaziorik ez argitaratzeko eskatu du Poliziak

Twitter gisako sare sozialetan sarekaden gaineko informaziorik ez argitaratzeko eskatu du Poliziak, horiek ez oztopatzeko.

Eskari horrekin bat eginez, La Libre Belgique eta Le Soir egunkariek operazioak zabalik zeuden bitartean informatzeari utziko diotela esan dute.

Dena dela, ez dute operazioen xehetasunik eman. Polizia-operazioak abiatu baino ordu batzuk lehenago, Bruselan ezarritako alerta-maila gorenari eutsiko diotela iragarri du Charles Michel Belgikako lehen ministroak.

Horren esanetan, "hainbat lagunek eta hainbat lekutan" atentatuak izateko arrisku handia dago. Hori dela eta, metroa, ikastetxeak eta unibertsitateak itxita egongo dira astelehenean Bruselan, Belgikako historian lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bruselaseko albisteak gaur Belgika bideoak Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa