Mundua -

Parisko atentatuak

Parisko terrorista bati nahigabe laguntza eman zion erizain batek

'Le Comptoir Voltaire' kafetegian izandako eztandaren ostean, Brahim Abdeslam terroristari bihotz-biriken erreanimazioa egin zion, atentatuetako zauritu bat zelakoan.

Atentatutan 100dik gora lagun hil ziren. Argazkia: EFE
Atentatutan 100dik gora lagun hil ziren. Argazkia: EFE
Atentatutan 100dik gora lagun hil ziren. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 13an Paris astindu zuen atentatu-oldearen harira eta 'Le Comptoir Voltaire' kafetegian izandako eztandaren ostean, 46 urteko erizain bat zaurituak laguntzen hasi zen, tartean, hainbat mahaien eta aulkiren gainean botata zegoen gizonezko bat.

Erizain horrek, David izenekoak, zaurituaren gorpua hartu eta zoruan etzan zuen. Antza, ez zituen zauri larririk, baina konorterik gabe zegoen. Hori dela eta, bihotz-biriken erreanimazioa egiten hasi zen eta, gizonezkoari kamiseta kendu zionean, jazotakoa askoz larriagoa zela atzeman zuen (izan ere, Davidek uste zuen gas-leherketa batek eragin zuela eztanda).

Orduan, zaurituak gorputzari itsatsita zeramatzan kableak ikusi zituen Davidek. "Kable bat zuria zen, besteak beltza, gorria eta laranja. Lau kolore diferente. Bonba bat zeraman terrorista bat zela ohartu nintzen orduan", adierazi du erizainek.

David berpizten saiatzen zen gizonezkoa Brahim Abdeslam terrorista zen, Parisko atentatuak prestatu zituenetako bat. Joan den ostiralean jazotako erasotan 130 lagun hil ziren. Kafetegi hartan Abdeslam baino ez hil egin zen.

'Baliteke ni bertan hil izana'

Reutersek jasotako bideo 'amateur' batean ikus daitekeenez, kafetegi horretako inguruetan bi gizon zeuden, eta zoruan botata zegoen lagun bat berpizten saiatzen ari zen horietako bat. Horietako bat David da, 46 urteko erizaina.

"Kable gorria ikusi nuen aurrenekoz. Detonagailua izan zela uste dut", dio Davidek, "mutur batean zeozer zeraman". Terrorista bat izan zitekeela ohartu zenean, suhiltzaileak heldu ziren. Horien artean, ezagun bat zegoen eta gertatutakoa azaldu zionean, "begiratu zidan, eta zonaldea husteko oihukatzen hasi zen".

Poliziak geroago Davidi azaldu zionez, Abdeslameko bonbak ez zuen erabat eztanda egin. "Zoruan etzan nuela eta bihotz-biriketako erreanimazioa egiten saiatu nintzela pentsatu nuen gero", gaineratu du Davidek, "hori egiteagatik, baliteke ni neu hil izana".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken albisteak Frantzia albisteak Atentatuak bideoak Albisteak