Mundua -

Parisko atentatuak

Zertan datza larrialdi egoera Frantzian?

Neurriak botere bereziak ematen dizkio Gobernuari, eta hainbat eskubide murriztea dakar.

Soldadu bat, Parisen. EiTB
Soldadu bat, Parisen. EiTB
Soldadu bat, Parisen. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi egoera Aljeriako Gerran (1954-1962) arautu zuen Frantziak, 1956an onartutako lege batekin.

Gehienez, 12 egunez ezarri daiteke, eta, luzatu nahi izanez gero, Parlamentuak onartu behar du.

Azkenekoz, 2005ean ezarri zuen Gobernuak, hainbat auzo periferikotan istiluak jazo zirenean. Orduan ez bezala, baina, orain herrialde osoan ezarri dute.

Larrialdi egoerak hainbat botere berezi ematen dizkio Gobernuari, hala nola pertsonen eta ibilgailuen zirkulazioa galaraztea, miaketak eta atxiloketak epaileen baimenik gabe egitea eta hedabideak "kontrolatzea".

Halaber, Exekutiboak festa edo bilera aretoak itxi, eta "desordenak" eragin ditzaketen bilerak galaraz ditzake.

Hain zuzen ere, "ordena publikoari egindako kalte larrien ondorioz berehalako arriskua" dagoenean edota "hondamen publikoa" ekar lezaketen gertaerak daudenean ezarri daiteke larrialdi egoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Zer gertatu da Parisen? Frantzia argazkiak Atentatuak François Hollande albisteak Manuel Valls bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa