Mundua -

Parisko atentatuak

Alemanian atxilotutako 7 lagunak aske utzi dituzte

Thomas de Maizière Alemaniako Barne ministroaren arabera, "egoera larria da, baina ez dago izua zabaltzeko arrazoirik".

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Ihes egindako terroristaren bila segitzen dute Frantzian eta Belgikan

2:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako poliziak jakinarazi duenez, goizean Parisko erasoekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzten zazpi lagunak aske gelditu dira, atentatuekin erlaziorik ez dutela frogatu dutenean. Poliziaren bozeramaile batek azaldu du ez dagoela "arrastorik" Alsdorfen (Aquisgranetik mendebaldera, Belgika eta Holandarekin mugan) atxilotutakoek Parisko atentatuekin erlaziorik dutela. 129 lagun hil ziren bertan.

Aurretik, Thomas de Maizière Alemaniako Barne ministroak esan du atxilotutako zazpi lagunen artean ez dagoela Salah Abdeslam, Parisko atentatuekin zerikusia duelakoan nazioarteko atxiloketa eskaera dagoen pertsona. "Zoritxarrez, atxilotuen artean ez dago guk nahi genuen pertsona", adierazi du. Halere, Abdeslam Frantziarekin mugan dagoen edozein herrialdera ihes egitea omen da litekeena.

"Egoera larria da, baina ez dago izua zabaltzeko arrazoirik", azaldu du Maizière Barne ministroak. Atxiloketak polizia operazio handi baten baitan jazo dira eta, lehen unean Parisko atentatuekin lotuta egon zitekeela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela albisteak Paris gaur Atentatuak argazkiak Estatu Islamikoa