Mundua -

Atentatuak Parisen

Estatu Islamikoa: 'Paris nahi dugu, Erroma edo Al-Andalusen aurretik'

Estatu Islamikoak zenbait bideo argitaratu ditu, Frantzia, Italia, Espainia, Belgika, Australia eta AEBri, besteak beste, mehatxu egiteko.

Estatu Islamikoa. Argazkia: EiTB
Estatu Islamikoa. Argazkia: EiTB
Parisen ondotik, Washington jarri du jomugan Estatu Islamikoak

1:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak beste bideo bat argitaratu du gaur, bere helburuen artean, Erroma edo Al-Andalus baino lehen, Paris dagoela esateko.

“Guk nahiago dugu Paris, Erroma edo Al-Andalusen aurretik”, adierazi du Europa Pressek zabaldutako bideoan.

Erroma eta Al-Andalus jihadisten betiko helburuak dira, lehendabizikoa Aita Santuaren bizilekua delako, eta bigarrena, Islamaren zabalkundearen garaian lurralde historikoa zelako.

Sirian bonbardaketak egiten dituzten herrialdeak ere mehatxatu dituzte bideoan.

“Gurutzadaren kanpainan parte hartzen ari diren herrialdeei esan nahi diegu Frantziak bizi izan duen moduko eguna izango dutela; Frantzia erdigunean, Parisen, kolpatu dugun moduan, AEB ere Washingtonen kolpatuko dugu”, ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Zer gertatu da Parisen? Frantzia argazkiak Atentatuak argazkiak Estatu islamiarra berriak Albisteak