Mundua -
Turkian
Putin: 'G20ko hainbat herrialdek Estatu Islamikoa finantzatzen dute'
Gainera, Errusiako presidentearen esanetan, Estatu Islamikoak egiten duen "legez kanpoko petrolio-trafikoaren neurria" ikusi dute jasotako zenbait iruditan.
Agentziak | Erredakzioa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur, astelehena, adierazi duenez, Estatu Islamikoa finantzatzen duten 40 herrialdeen artean G20ko batzuk ere badaude.
"Jakin izan dugunez, 40 bat herrialdek finantzatzen dute, horietan artean, G20ko hainbatek", esan du Putinek Antalya hiri turkiarrean egindako goi bileraren ostean egindako prentsaurrekoan.
Gainera, Putinek hainbat adibide jarri ditu, erakusteko "zenbait pertsona fisikok EI" finantzatzen dutela.
Bestalde, Errusiako presidentearen esanetan, Estatu Islamikoak egiten duen "legez kanpoko petrolio-trafikoaren neurria" ikusi dute jasotako zenbait iruditan.
"Dozenaka kilometroko kamioi ilarak" ikusi dituzte.
Parisen gertatutako "gertaera lazgarriek baieztatu egin dute arrazoia genuela", nazioarte mailako terrorismoaren aurkako koalizioa proposatzean.