Mundua -
Atentatuak Parisen
Norbait ezagutzen duzu Parisen? Desagertuak topatzeko informazioa
Parisen lagunen edo senideren bat baduzu, eta horrekin harremanetan jartzea lortu ez baduzu, telefono-zenbaki eta webgune hauek baliagarri izango dituzu.
eitb.eus
Telefono-zenbakiak
- Espainiak Frantzian duen enbaxada: 06 15 93 87 01 (Frantziatik deitzen baduzu) eta 00 33 615 93 87 01 (Espainiatik deitzen baduzu)
- Espainiak Frantzian duen kontsulatua: +33 (0) 615 93 87 01
- Frantzian dauden turistentzako zenbakia (Prefektura): +33 (0) 1 45 55 80 00
- Frantziako Barne Ministerioa: 08 00 40 60 05
Webguneak
- Desagertutako pertsonak bilatzeko plataforma: securite.interieur.gouv.fr/
Sare sozialak
Sare sozialak ere desagertuak topatzeko plataforma bilakatu dira.
Twitterren, #rechercheparis (#bilaketaparis) etiketa erabiltzen ari dira herritarrak, argazkiak erantsita, senideak eta lagunak aurkitzeko asmoz.
Gainera, Facebookek ere botoi bat jarri du Parisko erabiltzaileen esku. Hura sakatuta, erabiltzailea onik dagoela jakin dezakete horren senide eta adiskideek.
Euskal herritarrik ez biktimen artean
Oraingoz, badirudi ez dagoela euskal herritarrik biktimen artean, Eusko Jaurlaritzaren arabera.