Mundua -
Egipton eroritako hegazkina
Egipton eroritako hegazkina airean lehertu zela baieztatu du Errusiak
Dena den, Errusiako Abiazio Batzordeak ziurtatu du 'goizegi' dela ondorioak ateratzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatean Egiptoko Sinai penintsulan eroritako hegazkin errusiarra airean lehertu zela baieztatu dute Errusiako agintariek, lehen ikerketak aintzat hartuta.
"Suntsiketa airean gertatu zen eta hegazkin zatiak 20 kilometro koadroko zabaleran sakabanatu ziren", adierazi du Víctor Sorochenko Errusiako Abiazio Batzordeko zuzendari exekutiboak ezbeharraren tokira egindako bisitan.
Dena den, ziurtatu du "goizegi" dela tragediaren zergatien inguruko ondorioak ateratzeko.
Istripuaren lekukoen esanetan, Kogalimavia (Metrojet) Errusiako hegazkin konpainiako hegazkina sutan zegoen lurraren kontra jo aurretik.
Bestalde, Errusiako zein Egiptoko agintariek baztertu egin dute atentatu terroristaren aukera.
Halaber, bi herrialdeetako teknikariak kutxa beltzak ikertzen hasiak dira dagoeneko; izan ere, Errusiako Garraio ministroaren arabera, "kalte txikiak" pairatu dituzte.