Mundua -

Datorren asteartean

Pistorius kartzelatik aterako da, etxe barruan preso egoteko

Bikotekide hiltzea leporatuta, bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Urtebetez izan da kartzelan eta datorren asteartetik aurrera etxe barruan izango dute preso.

Oscar Pistorius. Artxiboko irudia
Oscar Pistorius. Artxiboko irudia
Oscar Pistorius. Artxiboko irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius baldintzapean aske geratuko da datorren asteartean, Petrorian duen etxean preso egoteko.

Hegoafrikako atletari bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Reeva Steenkamp bikotekidea hiltzea egotzita. Urtebetez izan da kartzelan eta urriaren 20tik aurrera bere etxean beteko du zigorra, giltzapean, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Hasiera batean, abuztuan zen espetxetik ateratzekoa, baina orduan Michale Masutha Justizia ministroak neurria geldiarazi zuen, arinegi zela iritzita. Biktimaren senideek gogor kritikatu dute Pistorius baldintzapean aske jartzeko erabakia.

Pistorius 2014ko irailean zigortu zuten. Epaiketak bederatzi hilabete inguruko iraupena izan zuen eta oso mediatikoa izan zen.

Bikoteak Pretorian zuen etxean jazo zen hilketa, 2013ko otsailaren 14an. Neskalaguna bainugelan zegoela, Pistoriusek tiroz hil zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa