Mundua -

Alemaniako Parlamentua

Merkelek 'Europa solidarioa' eskatu du errefuxiatuen krisia amaitzeko

"Isolatzen saiatzea amets bat da Interneten XXI. mendean", azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak, Bruselara bidaiatu eta Europako Kontseiluan parte hartu aurretik.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Merkel ahulduta doa Europako goi bilerara

1:50

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak "elkartasuna" eskatu dio Europar Batasunari errefuxiatuen krisiari aurre egiteko "proba historikoa" gainditu ahal izateko, eta asilo eskariak estatu kideen artean banatzeko sistema jasangarria bultzatzearen alde egiten jarraituko duela agindu du.

"Europak solidarioa behar du izan, ardurak bere gain hartu eta bere interesak eta baloreak berretsi nahi baditu; beste guztiak porrot egingo luke", adierazi du Merkelek Alemaniako Parlamentuan egindako agerraldian, Bruselara bidaiatu eta Europako Kontseiluan parte hartu aurretik.

Errefuxiatuen krisiaren inguruan egindako kudeaketaz kritikak areagotzen ari dira, baina Merkelek berretsi du "elkarlanean" jardun behar dutela "maila guztietan, isolatzen saiatzea ametsa baita Interneten XXI. mendean".

Europar Batasuneko kanpo mugak indartzearen alde egin du Alemaniako kantzilerrak, eta Europako Batzordeak errefuxiatu gehiago hartzeko eskariari estatu gehienek entzungor egin diotela-eta nahigabea agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Angela Merkel albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak