Mundua -
Indarkeria oldea
Gazte bat hil eta 3 zauritu dira gaurko hirugarren erasoan Jerusalemen
Indarkeriak goranzko joera hartu du, eta, azken 12 egunetan, lau israeldar eta 25 palestinar hil dira erasoaldiotan.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru gazte zauritu dira eta bat hil egin da gaur, astelehena, Jerusalemen labankadaz izandako hirugarren erasoan. Zaurituetako bi israeldarrak dira, beste bat palestinarra da, eta hildakoa ere palestinarra da.
13 urteko nerabe bat zauritu da eta egoera kritikoan dago, bi palestinarrek labanaz eraso eta gero, Pisgat Zev kolonian, Jerusalem ekialdean, bizikletan zihoala, Israelgo Poliziaren arabera.
Azken eraso horren beste biktima 24 urteko mutil bat da. Zauri larriak zituen, Daviden Izar Gorriak (Gurutze Gorriaren parekoa) adierazi duenez, zaurituak artatu eta gero.
“Terroristetako bat neutralizatu (hil) eta beste bat atxilotu egin dugu, ihesaldi baten ostean”, azaldu du Poliziak. Bigarren erasotzailea ere zauritu da.
Jerusalemen, egun berean, labankadaz izan den hirugarren erasoa da, Ammunition Hilletik gertu Palestinako emakume batek guardia bat sastatu eta ordubetera.
Indarkeriak goranzko joera hartu du, eta, azken 12 egunetan, lau israeldar eta 25 palestinar hil eta mila inguru zauritu dira erasoaldiotan.