Mundua -

Indarkeriaren gorakada

13 urteko palestinar bat hil da Israeleko soldaduen tiroengatik

Erasoan bonba leherrarazi duen emakumea eta polizia israeldar bat zauritu dira. Azken hamabi egunetan 24 palestinar eta 4 israeldar hil dituzte.

Israeleko soldaduen eta palestinarren arteko liskarrak. Argazkia: EFE
Israeleko soldaduen eta palestinarren arteko liskarrak. Argazkia: EFE
Neurri zorrotzek ez dituzte erasoak geldiarazi Jerusalemen

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko palestinar bat hil da gaur Israeleko soldaduen tiroen ondorioz. Jazoera Ramalan (Zisjordania) egun den protesta batean gertatu da, Maan tokiko agentziak jakitera eman duenez.

Adingabeak bala baten inpaktua jaso du El Bire herrian egin den manifestazio batean parte hartzen ari zela, iturri beraren arabera. Heriotza horrekin lau dira Gazan eta Zisjordanian izan diren Israelen erasoetan hildako palestinarrak, eta dagoeneko 23, urriaren 1ean indarkeria areagotu zenetik, Israelen hildako sei erasotzailean barne hartuta.

Iturri berak dio protesta berean beste palestinar batek zauriak izan dituela hanka batean, benetako munizioaren eraginez; beste hirugarren bat ere zauriak izan ditu, birgomaztatutako balen ondorioz.

Palestinar batek bonba bat leherrarazi du polizia-etxe baten aurrean

Israelgo polizia bat eta bonba bat leherrarazi duen emakume palestinar bat zauritu dira igande honetan Jerusalen ekialdean, Israelgo Poliziak berri eman duenez.

Emakume palestinar batek bonba bat leherrarazi du Israelgo polizia-etxe batetik gertu, agintariek hura atxilotu ostean.

Emakumea auto bat gidatzen ari zen atxilotua izan den unean eta 'Ala handia da' oihukatu omen du bonba leherrarazi aurretik, ziurtatu du Poliziaren bozeramaile batek.

Israelek emakume bat eta haren alaba hil ditu

Igande goizaldean, Israelek haurdun zegoen emakume palestinar eta haren hiru urteko alaba hil ditu Armadak Hamasen aurka Gazan egin duen aire eraso batean.

Israelgo Armadak ohar bidez jakinarazi duenez, aire eraso horien helburua Hamasek, ustez, armak gordetzen zituen bi guneri eraso egitea zen.

Lekukoen esanetan, leherketa gogorra izan da Hamasek Gaza hirian duen kanpalekuetako batean eta, ondorioz, inguruko etxebizitza bat jausi da bertako bizilagunak lotan zeuden bitartean.

Ashraf al Qidra Gazako Osasun Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez, hildakoak haurdun zegoen 30 urteko emakume bat eta haren 3 urteko alaba dira. Halaber, erasoan gizonezko bat eta bost urteko mutiko bat ere zauritu dira.

Azken hamabi egunetan, 24 palestinar eta 4 israeldar hil dituzte Jerusalenen, Zisjordanian, Gazan eta beste hainbat hiritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Palestina albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Israel albisteak azken ordukoa