Mundua -
Istiluak
Kosovoko oposizioak gas negar-eragilea jaurti du Parlamentuan
Diputatu bat artatu behar izan dute, eta beste hainbatek arazoak izan dituzte arnasteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kosovoko oposizio nazionalistak Parlamentuko jarduera blokeatu du ostegun honetan, gas negar-eragilea jaurtiz. Horrela, harremanak normaltzeko Serbiarekin adostutako akordio batzuen aurka protesta egin dute, RTK2 bertako telebista kateak jakinarazi duenez.
Diputatu bat artatu behar izan dute, eta beste hainbatek arazoak izan dituzte arnasteko, aipatutako iturriaren arabera. Saioa bertan behera utzi behar izan dute.
Goizez, saioaren hasiera hainbat orduz atzeratu behar izan zuten, oposizioak Parlamenturako sarbidea oztopatu baitzuen. Gainera, gortina batzuk hautsi zituzten.
Kosovok aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez du aitortzen. Bi herrialdeak negoziatzen ari dira orain, harremanak normaltzeko.