Mundua -

Siriako gerra

Errusiak bonbardaketa gehiago egin ditu Sirian, Al Assad babesteko

Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioak (AEB buru duena) ere bonbardaketa bat egin du azken 24 orduetan Sirian.

Siria
Siria
Errusiako hegazkinek berriro bonbardatu dute gaur

1:47

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako hegazkinek bonbardaketa gehiago egin dituzte gaur Sirian, Idleb eskualdean, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez. Lurralde hori Al Nusra Fronteak (Al Kaidaren filial bat) kontrolatzen du.

Iturri horren arabera, hainbat pertsona zauritu dira Yisr al Shogur herrian, meskita baten aurkako bonbardaketan.

Besteak beste, Errusiak Jan Shijun, Al Ahrash, Al Latmane, Al Zuaram,Al Ziara eta Quastun herriak ere bonbardatu ditu.

Halaber, Moskuk soldatuak eraman ditu Yamimimeko aire basea eta Tartus portua babesteko.

Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioak (AEB buru duena) ere bonbardaketa bat egin du azken 24 orduetan Sirian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Siria