Mundua -
Dokumentazioa
Kronologia: FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioa
Hiru urteko negoziazioen ostean, bake-prozesuak oso gertu du amaiera.
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
2012
- Abuztuak 26: Gobernuaren eta FARCen ordezkariek akordioa bilatzeko konpromisoa sinatu zuten, Kuba eta Norvegia bitartekari zirela.
- Abuztuak 27: Santos presidenteak FARCekin negoziazioak abiatuko zituela iragarri zuen.
- Urriak 17: Gobernuaren eta FARCen ordezkariak Oslon bildu ziren, eta negoziazio mahaia Habanan ezarriko zutela adostu zuten.
- Azaroak 19: FARCek bi hilabeteko su-etena iragarrizuen,H abanan negoziazioak hasi baino ordu batzuk lehenago.
2013
- Apirilak 9 abril: Milaka kolonbiarrek “Bakearen aldeko martxa” egin zuten.
- Maiatzak 26: Gobernuak eta FARCek lehen akordioa lortu zuten: lurrei eta nekazal eremuen garapenari buruzkoa.
- Abuztuak 22: Santosek iragarri zuen Gobernuak lege proiektu bat aurkeztuko duela, balizko bake-akordioari buruzko erreferenduma deitzeko.
- Azaroak 6: Aldeek bigarren akordioa lortu zuten (5 gai daude guztira agendan), parte-hartze politikoari buruzkoa.
- Abenduak 15: FARCek 30 eguneko su-eten bat abiatu zuen.
2014
- Maiatzak 16: Agendako hirugarren gaiari buruzko akordioa lortu zuten Gobernuak eta FARCek: drogak.
- Maiatzak 20: FARCek eta ELNk astebeteko su-etena abiatu zutem, Kolonbiako hauteskundeen lehen itzulia zela eta.
- Ekainak 7: Biktimen bost ordezkaritza negoziatzaileekin bilduko zirela iragarri zuten Gobernuak eta FARCek.
- Ekainak 9: Beste su-eten bat, hauteskundeen bigarren itzulia zela eta.
- Ekainak 22: Santos bigarrenez hautatu zuten Kolonbiako presidente.
- Abuztuak 16: Hamabi biktima negoziatzaileekin bildu ziren, Habanan.
- Azaroak 16: FARCek Ruben Dario Alzare jenerala bahitu zuen. Ondorioz, negoziazioak eten egin zituen Gobernuak.
- Azaroak 30: Alzate askatu egin zuen FARCek.
- Abenduak 10: Negoziazioei ekin zieten berriz, Kuban.
- Abenduak 17: FARCek su-eten mugagabea iragarri zuen.
2015
- Martxoak 7: Gobernuak eta FARCek minak kentzeko akordioa lortu zuten.
- Martxoak 10: Santosek bonbardaketak eten zituen, hilabetez.
- Apirilak 9: Presidenteak beste hilabete luzatu zuen bonbardaketen etena.
- Apirilak 15: FARCek 11 militar hil zituen, eta Santosek bonbardaketei berriz ekitea agindu zuen.
- Maiatzak 21: FARCen 27 gerrillari hil ziren, bonbardaketa batean.
- Maiatzak 22: FARCek amaitutzak eman zuen su-etena.
- Maiatzak 24: FARCek hainbat eraso abiatu zituen petrolio-konpainien azpiegituren aurka.
- Ekainak 4: Aldeek Egiaren Batzorde bat sortzea hitzartu zuten. Bakea sinatu eta gero hasiko da martxan.
- Uztailak 10: Gatazkaren intentsitatea txikitzeko akordioa lortu zuten aldeek.
- Uztailak 20: FARCek su-etena hasi zuten.
- Uztailak 25: Santosek berriz eten zituen bonbardaketak.
- Abuztuak 20: FARCek luzatu egin zuen su-etena.
- Irailak 15: Gobernuak lege proiektu bat aurkeztu zuen Kongresuan, bake akordioak azkar ezartzea errazteko.
- Irailak 17: FARCen ordezkariek esan zuten “prest” daudela alderdi politiko bihurtzeko prozesua eztabaidatzeko.
- Irailak 23: Santos eta FARCeko burua bildu egingo dira, justiziari buruzko akordio garrantzitsua ixteko. Horren ondorioz, behin betiko bakea gertu egongo da.
- Urriak 10: Timochenkok adierazi zuen FARCek ez duela kide berririk onartu behar, bake-prozesuaren aurrerapausoak ikusita.
- Urriak 17: Gobernuak eta FARCek akordioa lortu zuten gatazkaren ondorioz desagertu diren 25.000 pertsona bilatzeko.
- Urriak 23: FARCek konpromisoa hartu zuen bere esku hil ziren pertsonen hilotzak entregatzeko, Gurutze Gorriaren laguntzarekin.
- Urriak 28: Santosen ustez, Gobernuak eta FARCek akordioa lortu ahal dute urtea bukatu baino lehen, su-etena abiatzeko. Gerrillak Gabonak baino lehen hastea proposatu zuen
- Urriak 29: Santos prest agertu zen behin betiko su-etena abenduaren erdialdera aurreratzeko.
- Azaroak 10: Timochenkok iragarri zuen irailaren 30ean arma gehiagorik ez erostea agindu ziela gerrillaren egitura guztiei. .
- Azaroak 22: Gobernuak iragarri zuen indultua emano diela FARCeko 30 presori.
- Abenduak 15: Gobernuaren eta FARCen negoziatzaileek biktimei buruzko akordioa sinatu dute, Habanan.