Mundua -

Errefuxiatuen krisia

120.000 errefuxiatu banatzeko plan berria adostu du Europar Batasunak

Akordioa "gehiengo zabalez" adostu badute ere, lau herrialdek aurka bozkatu dute: Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania.

Ume errefuxiatu bat, Kroazian. EFE
Ume errefuxiatu bat, Kroazian. EFE
Ume errefuxiatu bat, Kroazian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Barne ministroek akordioa lortu dute gaur, Italiara eta Greziara heldutako 120.000 errefuxiatu estatu kideen artean banatzeko.

Akordioa "gehiengo zabalez" adostu badute ere, lau herrialdek aurka bozkatu dute: Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania. Gainera, Finlandia abstenitu egin da.

Hasieran, Italiara, Greziara eta Hungariara heldutako 120.000 errefuxiatu banatzea zen asmoa, baina azken herrialde horretako Gobernuak ezezkoa eman du, ez baitu programan parte hartu nahi. Beraz, berriz ere diseinatu behar izan dute plana.

Hori horrela, errefuxiatuak banatzeko plana bi fasetan egingo dute. Lehenengoan, Italiara eta Greziara heldutako 66.000 pertsona banatuko dituzte.

Gainerako 54.000ak Hungariara joandakoak dira, eta bigarren fasean banatuko dituzte.

Nahiz eta Hungariak programan parte hartzeari ezetz esan, ez da aldaketarik izango Espainiako Estatuak hartu beharko dituen errefuxiatuen kopuruan: 15.000 inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Batasun europarra Gerra Siria Europako herrialdei buruzko albisteak Greziako berriak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italiako albisteak Eslovakia Siria albisteak gaur Hungaria gaur