Mundua -

Hauteskundeak igandean

Greziarrak etsita daude, baina hautestontziekin hitzordua dute

Hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean herritar askok (% 10-15) botoa erabaki gabe dute oraindik. Urtarrileko hauteskundeek piztu zuten itxaropenarekin ez du batere zerikusirik kaleko giroak.

Greziako Aderdi Komunistako (KKE) jarraitzaileak Atenaseko Syntagma. Argazkia: EFE
Greziako Aderdi Komunistako (KKE) jarraitzaileak Atenaseko Syntagma. Argazkia: EFE
Greziako Aderdi Komunistako (KKE) jarraitzaileak Atenaseko Syntagma. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziarrek hautestontziekin hitzordua dute igandean. Asko egoera politikoarekin etsita eta Syrizarekin haserre daude, Alexis Tsiprasek hirugarren erreskatea adostu ondoren. Herritar ugarik desengainu handia hartu dute azken hilabeteetan.

Hauteskundeetarako egun gutxi batzuk falta direnean herritar askok (% 10-15) botoa erabaki gabe dute oraindik, azken inkesten arabera.

Tsipras eta Vangelis Meimarakis hautagai kontserbadorea ezbaian dauden herritarren botoa bereganatzen saiatu ziren telebistako azken eztabaidan, baina komunikabide guztien arabera, argitasun gutxiko ekarpena egin zieten boto-emaileei. Inkesten arabera, bi hautagaiak berdinduta daude.

Desengainua

Urtarrileko hauteskundeek piztu zuten itxaropenarekin ez du batere zerikusirik kaleko giroak.

Orduan Syriza faboritoa zen eta azkenean Tsipras lehen ministro izendatu zuten botoen % 36,34rekin, murrizketekin bukatu behar zuela eta ekonomiaren susperraldia pixkanaka-pixkanaka helduko zela agindu ondoren.

Orduan ?ezker erradikalari? botoa sekula eman ez zion jendeak Syriza hautatu zuen herrialdearen egoerarekin etsita.

Zortzi hilabete geroago, egoera ekonomikoa apenas aldatu da, baina herritarren aldartea guztiz aldatu da.

To Pontiki astekariak argitaratutako inkesta baten arabera, urtarrilean Syrizari botoa eman zioten % 50ek soilik boza errepikatuko dute. Demokrazia Berriak, ostera, % 75eko portzentajea du esparru horretan.

Eskuin muturraren gorakadaren beldur

Syrizan geratuko diren boto-emaileen artean, askok eskuin muturraren gorakada bati ikara diote, eta horregatik ez dira etxean geratuko. Urtarrilean lortutako hirugarren lekua ematen diote inkesta guztiek eskuin muturrari.

Bien bitartean, Demokrazia Berriak eta Pasokek, buruzagiak aldatu ondoren, boto-emaile zaharrak berreskuratu eta leialak mantenduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak Eguneko albisteak