Mundua -

Zigorra

Leopoldo Lopezi 13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Venezuelan

2014ko otsailaren 12an gobernuaren kontra izan ziren protesten "egile intelektuala" izatea egotzi dio oposizioko kideari Venezuelako justiziak.

Lopezen artxibozko irudi bat. Argazkia: EFE
Lopezen artxibozko irudi bat.
Lopezen artxibozko irudi bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioko kideari 13 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Venezuelako epaitegi batek, 2014ko otsailaren 12an Gobernuaren kontra izan ziren protesten erantzule izan zelakoan.

Lopezen alderdiak (Herri Borondatea) eta abokatuak (Roberto Marreno) baieztatu egin dute zigorra.

"Barreiros epailaren auzia amaitu da. Leopoldori 13 urte, 9 hilabete eta 7 eguneko zigorra ezarri dio. Kartzela: Ramo Verde", esan du Marrenok Twitterren.

Zehazki, honako delituak egotzi dizkiote oposizioko kideari: istiluak eragitea, delituak egiteko elkartzea, kalteak eta sute bat eragitea. Izan ere, hiru lagun hil ziren protestetan parte hartu zuela eta horien "egile intelektuala" izan zela uste du epaileak.

Caracasetik gertu dagoen Ramo Verde espetxean bete beharko du zigorra. 2014ko otsailaren 18az geroztik, atxilotu zutenetik, dago kartzela horretan Lopez.

Lopezekin batera, beste hiru ikasle epaitu dituzte, baina zigor txikiagoak ezarri dizkietenez, ez dute espetxera joan beharko.

Venezuelako oposizioak gogor kritikatu du zigorra. Lillian Tintori Lopezen emazteak agerraldia egin du Bolivar de Chacao plazan, oposizioak protesta egiteko deitu duen ekitaldian. Lopezek berak kartzelan sartu aurretik emandako mezua helarazi die bildutakoei: "Bilur hauek Venezuelako herriak kenduko dizkit".

Lilian Tintori Leopoldo Lopez Venezuela oposición. EFE

Lilian Tintori Leopoldo Lopez Venezuela oposición. EFE

Tintori, zigorra ezagutu ostean. Argazkia: EFE

Lopezek emazteari beste mezu hau ere adierazi dio: "Egon daitezela lasai. Duintasuna. Ez galdu adorea, indarra eta fedea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Epaiketak bideoak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro gaur Leopoldo López Mendoza azken ordukoa