Mundua -

Immigrazioa

Kontrolgune bat sortuko dute Calaisen Parisek eta Londresek

Aginte eta kontrol operatiboa Frantziaren esku egongo da, baina Erresuma Batuko ordezkariak ere egongo dira mugetako kontrolean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Migrazio krisiari aurre egiteko hitzarmena sinatu dute Frantziak eta Erresuma Batuak, eta, horren ondorioz, immigrazioa kontrolatzeko gune bat sortuko dute Calaisen. Azken hilabeteetan milaka lagun iritsi dira Frantziako portura, Ingalaterrara pasatzeko, eta, horren aurrean, segurtasun neurriak nabarmen zorroztuko dituzte Frantziako aldean etorkin horiek Eurotunela legez kanpo erabil ez dezaten.

Bernard Cazeneuve eta Theresa May bi herrialdeetako Barne ministroek eman dute segurtasun neurri berri horien berri, prentsaurrekoan. Cazeneuvek nabarmendu duenez, azken asteotan murriztu egin dira saiakerak. Hala ere, abuztuaren hasieran egunero batez beste 1.700 bat lagun saiatu ziren hori igarotzen, Eurotunelaren datuen arabera.

Kontrolgune horren aginte eta kontrol operatiboa Frantziaren esku egongo da, baina Erresuma Batuko ordezkariak ere egongo dira bertan mugak kontrolatzen.

Horrez gain, akordioak neurriak indartuko ditu legez kanpoko migrazioari bidea ematen dioten trafikatzaile sareen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua argazkiak Frantzia Londres albisteak gaur Ingalaterra albisteak