Mundua -

Suedia

Fiskaltzak Assangeren aurkako salaketaren zati bat artxibatu du

2010ean leporatu zizkioten ustezko sexu-jazarpenak artxibatuta geratu dira, baina 2020ra arte preskribatzen ez den ustezko bortxaketaren salaketak indarrean jarraitzen du.

Julian Assange. Argazkia: EFE
Julian Assange. Argazkia: EFE
Julian Assange. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako Fiskaltzak Julian Assange Wikileakseko zortzailearen aurkako salaketaren zati bat artxibatzea erabaki du ostegun honetan. Bi neska suediarrek leporatzen zizkioten ustezko sexu-jazarpenak preskribatu egin direla adierazi dute Fiskaltzako iturriek. Artxibatuta geratu den zatia 2010ean egotzi zizkioten ustezko sexu-jazarpenena da, baina indarrean jarraitzen du 2020ra arte preskribatzen ez den bortxaketaren salaketak.

"Julian Assange bere borandatez justiziatik urrun egon da, Ekuadorreko enbaxadan babestuta. Orain, salaketa batzuk preskribatu egin direnez, ikerketa bertan behera uztera behartuta nago", esan du Mariane Ny fiskalak.

Assange 2012. urtetik egon da Ekuadorreko Gobernuak Londresen duen enbaxadan babestuta, Fiskaltzak bere aurkako salaketa jarri zuenetik. Suediako Fiskaltzak salaketaren zati hau bertan behera utzi behar izan du, ezin izan baitzuen Assange elkarrizketatu. Wikileakseko sortzaileak beti egin dio uko kargu horiengatik Suediara deklaratzera joateari. Ameriketako Estatu Batuetara estraditatua izateko arriskua ikusten zuen.

Fiskaltzak zuen aukeretako bat Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan elkarrizketatzea zen, baina horretarako agintari britainiarren eta Quitoko agintarien baimena behar zuen, eta horiek ez zioten baimenik eman.

Assange, "guztiz desengainatuta"

Fiskaltzak Assangeren aurkako salaketaren zati bat artxibatu badu ere, Wikileakseko sortzailea "guztiz desengainatuta" azaldu da.

"Ez zegoen honetarako beharrik. Errugabea naiz. Karguak ere ez ziren aurkeztu. Hasieratik irtenbide errazak eskaini ditut. Enbaxadara joateko prest egon naiz, betiere Estatu Batuetara estraditatuko ez nautela bermatzen badidate", esan du Julian Assangek Erresuma Batuko PA agentziak zabaldu dituen adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea