Mundua -

Siziliako itsasartean

1.800 etorkin erreskatatu dituzte Italian, bost lagun hilda zeuden

Erreskatea Libiako kostaldetik 30 bat itsas-milara egin dute, Italiako Kostazainek koordinatutako operazioaren baitan.

Etorkinak Sizilian, erreskatatuak izan eta gero. Artxiboko irudia: EFE
Etorkinak Sizilian, erreskatatuak izan eta gero. Artxiboko irudia: EFE
Etorkinak Sizilian, erreskatatuak izan eta gero. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.800 etorkin erreskatatu dituzte larunbat arratsaldean Mediterraneo itsasoan, Italiako Kostazainek koordinatutako operazioan. Halere, horien artean bost hilotz topatu dituzte erreskatatzaileek.

Etorkinak Italiarako noranzkoan zihoazela erreskatatu dituzte eta, bertoko hedabideen arabera, arriskuan zeuden.

Zortzi itsasontzitan banatuta topatu dituzte, eta erreskatearen unean Libiako kostaldetik 30 bat itsas-miliara zeuden.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak Migrazioa Euskal Herria Italiako albisteak Mediterraneo itsasoko kostaldea