Mundua -

Haurtxo bat hil ostean

Israelgo Armadak 17 urteko nerabe palestinar bat hil du tiroz

Atzo liskarrak izan ziren Zirjodaniako hainbat lekutan, juduek urte eta erdiko umetxo bat hil dutela jakin eta gero.

Soldadu israeldar bat, palestinar manifestarien kontra egiten. Irudia: EFE
Soldadu israeldar bat, palestinar manifestarien kontra egiten. Irudia: EFE
Netanyahuk ostiralean bizirik erre zuten umearen anaia bisitatu du

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laith Al Jaldi 17 urtek palestinarra hil da bart, Israelgo Armadak eragindako zauriengatik atzo, ostirala, Birzeitetik gertu, Ramalako inguruetan, kolono erradikalak haurtxo bat hil eta gero.

Al Jadi Yalazone errefuxiatuen kanpalekuan bizi zen (Ramalako iparraldean) eta tiroz zauritu zuen, Ataran Israelgo Armadak duen postu baten kontra molotov koktel bat jaurti eta gero, militarrek informatu dutenez. Atara Palestinako lurraldea da, Israelek okupatuta.

Balak bularrean zauritu zuen eta, handik hainbat ordura eta bi ebakuntza egin ostean, gaztea hil egin zen Ramalako ospitale batena, Jalazoneko Herri Batzordeak Eferi azaldu dionaren arabera.

Medikuen arabera, gazteak odol asko galdu zuen ospitalera heldu zenerako.

Heriotza berri honekin, 20ra igo da aurten Israelek hildako palestinarren kopurua, Maan albiste agentziak dioenez.

Atzo ere liskarrak izan ziren Zisjordaniako hainbat lekutan, juduek urte eta erdiko umetxo bat hil dutela ezagutu eta gero. Kolonoek su eman zioten etxebizitzari, haurtxoa hil eta gurasoak eta lau urteko anaia zauritu zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako albisteak Palestina Umeak