Mundua -

Kolonbia

Astelehenean sartuko da indarrean FARCen aldebakarreko su-etena

FARCek Kuban duen batzorde negoziatzaileak hilabeteko iraupena izango zuela esan zuen, baina Santosek ondoren adierazi zuen lau hilabete iraungo zuela.

FARCen su etena iragarri zuten uneko irudi bat. Artxiboko irudia: EFE
FARCen su etena iragarri zuten uneko irudi bat. Artxiboko irudia: EFE
Duela 12 egun bahitu zuen militarra aske utzi du FARC gerrillak

0:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak Gobernuari eta Kolonbiako armadari eskatu die errespeta dezatela bi aldeek adostu duten eta astelehenetik aurrera indarrean sartuko den aldebakarreko su-etena.

Bihar indarrean sartuko den FARCen su-etenaren helburua Kolonbiako gatazka armatuaren intentsitatea jaistea ei da. Su-etenak hilabeteko iraupena izango zuela esan zuen FARCek Kuban duen batzorde negoziatzaileak, baina Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak ondoren adierazi zuen lau hilabete iraungo zuela.

Marco Antonio Lozada FARCek Kuban duen batzorde negoziatzaileko kidearen iritziz, "ulergaitza" da Kolonbiako presidenteak su-etenaren iragarpenean helarazi zuen "ultimatum tonua".

"Adostutakoaren espiritua urratzen du, hain zuzen ere, bi aldeen arteko konfiantzari eragiten diolako. Gainera, konfiantza hori berreskuratzea da uztailaren 12an sinatutako dokumentu horretan adierazitako helburuetako bat", kritikatu du Lozadak.

FARCek Moscoso tenienteordea askatu du

FARCek aske utzi du Cristian Moscoso Rivera Kolonbiako armadako tenienteordea, uztailaren 7az geroztik gerrillarien esku zegoena.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak egin du iragarpena Twitter sare sozialean zabaldutako mezuan. Horren esanetan, "militarra aske eta egoera onean dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea