Mundua -

Krisia Grezian

Greziako Parlamentuak onartu egin du erreskatea

Syriza zatitu egin da bozketan, eta Yanis Varoufakis ministro ohiak, besteak beste, aurka bozkatu du.

Euklides Tsakalotos eta Alexis Tsipras. EFE
Euklides Tsakalotos eta Alexis Tsipras. EFE
Euklides Tsakalotos eta Alexis Tsipras. EFE

AGENTZIAK | ERREAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Parlamentuak onartu egin ditu Europar Batasunaren erreskatea jasotzeko egin behar dituzten erreformak, bozketan Syriza alderdia zatitu bada ere.

Azkenean, 229 diputatuk bozkatu dute erreskatea onartzearen alde, eta 64k, aurka. Gainera, 6 abstenitu egin dira.

Horien artean, ezezko 32 boto Syrizakoak izan dira, tartean Yanis Varoufakis Finantza ministro ohiarena eta Panayotis Lafazanis Energia ministroarena. Azken hori kargua uzteko prest agertu da.

Tsiprasek batasunerako deia egin du

Bozketa egin baino lehen, Alexis Tsipras lehen ministroak batasuna eskatu dio bere talde parlamentarioari.

"Nik ez nieke mesede bat egingo gure arerioei, gure agintaldia parentesi txiki bihurtuta", ohartarazi du. Izan ere, aldez aurretik, Syrizaren Gobernuak gutxi iraungo duela ohartarazi zuen Demokrazia Berria oposizioko alderdi kontserbadoreak.

Halaber, mahai gainean "hiru aukera" zituela azaldu du Tsiprasek: "Bat, gustuko ez dudan akordio bat onartzea; bi, porrot desordenatua; eta hiru, 'Grexit'a [Grezia eurogunetik ateratzea], Schaublek [Alemaniako Finantza ministroa] nahi bezala".

Lehen ministroak berretsi du ez dagoela erreskatearen baldintzekin ados, baina horiek onartzera "behartuta" dagoela nabarmendu du.

Eta orain, zer?

Syriza oso zatituta geratu da bozketaren ostean, eta, horren ondorioz, segur aski Gobernua erreformatu beharko dute gaur bertan.

Gainera, gaur goizean Euroguneko Finantza eta Ekonomia ministroek (Eurotaldea) bilera egingo dute telekonferentziaz, Greziak berehala behar duen laguntza hizpide.

Europako Batzordeak 7.000 milioi euroko "zubi-kreditua" ematea proposatu. Atenasko Gobernuak 5.000 milioi behar ditu abuztuaren erdialderako, baina, 2018ra arte, herrialdearen beharrak 82.000-86.000 milioi eurokoak direla kalkulatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Munduko albisteak EB Europako herrialdei buruzko albisteak Ekonomia Greziako albisteak