Mundua -

Ekoizpen nuklearra

Iran eta energia nuklearraren afera, 10 urteko talka

Herrialdeak tentsio handiko harremana izan du nazioartearekin, 2005etik; Iranek beti defendatu du uranioa aberasteko eskubidea eta NBEk, bestalde, gardentasuna eta ikuskapenak egitea eskatu dizkio.

Ahmadineyad, Irango instalazio nuklearretan, bisitan. Artxiboko argazkia: EFE
Ahmadineyad, Irango instalazio nuklearretan, bisitan. Artxiboko argazkia: EFE
Ahmadineyad, Irango instalazio nuklearretan, bisitan. Artxiboko argazkia: EFE

Iker Gonzalez | Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2005ean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) uranioa aberasteko programaren berri ematea eskatu zion Irani; 2002an -gutxienez- hasi zen ekoizten, izan ere, urte horretan onartu zuen Iranek lehen aldiz programa martxan zuela.

Uranioa aberasteak, berez, ez du Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna urratzen; baina, itunaren arabera, IAEAk ikuskapenak egin behar ditu "instalazioetan bertan, material nuklearra soilik helburu baketsuetarako erabiltzen dela ziurtatzeko", NBEren esanetan.

2006an, NBEren Segurtasun Kontseiluak aho batez erabaki zuen Irani zigorrak ezartzea, programa nuklearrari uztea ukatzeagatik. 1737 ebazpenak ezartzen zuenez,  Iranek berehala utzi behar zituen bertan behera "jarduera nuklear guztiak, ugalketari dagokionez".

2007an, Mahmud Ahmadineyad presidenteak uranioa industria mailan ekoitziko zutela iragarri zuen Natanzen.

Hassan Rohani, Irango egungo presidentea. EFE

2010ean, Iraultza Islamikoaren 21. urteurrenean, Ahmadineyadek esan zuen herrialdeak uranioa % 80tik gora aberasteko (arma atomikoak ekoizteko muga) gaitasuna zuela.

2012an, Hogeita Zazpien Europak onartu egin zuen Irango petrolio gordinaren esportazioak etetea, bai petrolioa bera, baita jatorrian duten produktuak ere. Iranen erantzuna zera izan zen: "Europar Batasunaren zigorrak, Irango petrolioaren inguruan, gerra psikologikoa da (?) Zigor ekonomikoak ezartzea bidegabea eta logikaren aurkakoa da, baina ez dute lortuko gure herrialdeak bere eskubideei uko egitea".

Hurrengo urtean, 2013an, Hasan Rogani Irango presidente aukeratu zuten, Ahmadineyaden lekua hartuta. Rohanik, kargua hartu ondoren, aldaketak igarri zituen Kanpoko Politikan eta, gainera, "munduarekin jarrera eraikitzailea eta elkarrekintzagilea" hartuko zuela esan zuen.

Urte horretan bertan, hilabete batzuk geroago, Iranek programa nuklearra aztertzen duten NBEren ikuskatzaileekin harremana indartzeko konpromisoa hartu zuen. Akordioa ez zen herrialde nagusiekin izandako negoziazioen ondorio eta, horri esker, herrialde islamikoak sartzea debekatua zituen hainbat instalazioren ateak zabaldu zituen.

Keinu horren ostean, 2014ko urtarrilean, nazioarteko herrialde nagusiek utzi zioten Iran baztertzeari, IAEAk baieztatu eta gero "2014ko urtarrilaren 20an, Iranek uranioa % 5etik gora aberasteari" utzi ziola. Horren ondorioz, EBk, bere aldetik, urte batzuk lehenago Teherango Gobernuari ezarritako zigor batzuk bertan behera utzi zituen.

Azken negoziazio prozesua  iazko uztailean hasi zen, Iran eta 5+1 (NBEren Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrak -Errusia, AEB, Frantzia, Txina, Erresuma Batua- eta Alemania) taldearen artean. Azaroan, ekainaren 30era arte luzatzea erabaki zuten eta, era berean, ekainean berriz ere atzeratzea adostu zuten, akordioa iragarri duten arte.

Vienan, akordioa iragarri ostean egindako argazkia: EFE

Vienan, akordioa iragarri ostean egindako argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Iran