Mundua -
Al Kairo
EIk bere gain hartu du Egiptoko Kontsulatu italiarraren aurkako erasoa
"Alaren bedeinkapena jasota, Estatu Islamikoaren gudariek 450 kilo lehergai zeramatzan auto bat eztandarazi dute Kontsulatu italiarraren egoitzan", esan du erakundeak.
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Islamikoak bere gain hartu du gaur, larunbata, Italiak Al Kairon duen Kontsulatuaren aurka egindako atentatua. Erasoan polizia egiptoar bat hil eta h "Alak bedeinkapena jasota, Estatu Islamikoaren gudariek 450 kilo lehergai zeramatzan auto bat eztandarazi dute Kontsulatu italiarraren egoitzan", esan du erakundeak.
"Alak bedeinkapena jasota, Estatu Islamikoaren gudariek 450 kilo lehergai zeramatzan auto bat eztandarazi dute Kontsulatu italiarraren egoitzan, Al Kairoko erdigunean", esan du erakundeak Twitterren duen kontuaren bidez.
Gainera, aldarrikapenean ohartarazi dute jarraituko dutela segurtasun indarrek gehien zaintzen dituzten zentroen kontrako atentatuak egiten. "Musulmanei segurtasun indar horiengandik urrun egotea gomendatzen diegu, mujahidinen xede direlako".
Egipton Sinaiko Wilaya jarduten da, alegia, Estatu Islamikoaren filiala. 2014ko azarora arte, taldea ANsar Beit al Maqdis izenez ezagutzen zen, Etxe Sakratuaren Jarraitzaileak.
Ehunka polizia, militar eta zibil hil dira 2013an Mohamed Mursi presidentearen kontra Estatu kolpearen ondotik izandako indarkeriaren ondorioz.