Mundua -
Erresuma Batua
Kaosa Londresen, metroan egindako greba dela eta
Hiru milioi bidaiarik garraio alternatiboa bilatu behar izan dute, eta ilara luzeak eratu dira autobus-geltokietan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kaos handia izan da gaur Londresen, metro zerbitzuan greba eguna baitute. 13 urtean lehen aldiz, linea guztiak geldirik egon dira, eta, ondorioz, 3 milioi bidaiarik garraio alternatiboa bilatu behar izan dute.
Greba atzo 19:30ean hasi zen, eta gaur gauerdian bukatuko da. Soldata handitzea eta asteburuko ordutegien luzapena bertan behera uztea dira langileen aldarrikapenak.
Lanuzteen ondorioz, ilara luzeak sortu dira autobus-geltokietan. Hainbat kasutan, gidariek ez dute ibilgailua martxan jarri nahi izan, lepo zeudelako eta inork ez zuelako jaitsi nahi.
Londresko garraioa kudeatzen duen erakundeak gaurko bidaiak oinez edo bizikletaz egitea gomendatu die herritarrei.