Mundua -
Krisia Grezian
Referendumean 'duintasun' mezu bat botatzea eskatu du Tsiprasek
20.000 pertsona baino gehiago bildu dira referendumeko kanpaina ekitaldi bakoitzean, Atenasen, bata hartzekodunen akordio proposamenaren aldekoa zen, eta bestea ‘ezezkoaren’ aldekoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igandeko referendumean Europari ?duintasun? eta ?demokrazia? mezu bat igortzea eskatu du gaur Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak.
?Igandean ez dugu bakarrik Europan bizitzea erabakitzen. Europan duintasunez bizitzea erabakitzen dugu. Europan pareko gisa borroka egin eta bizitzea?, esan du Tsiprasek ?ezezkoaren? aldeko ekitaldian, Atenasen.
?Demokrazia jaio zen lekuan historia berriro egiteko? eskatu die Tsiprasek herritarrei, hartzekodunen ?ultimatumei? ?ezetz? esanez.
?Ultimatumei erantzuten badakiela frogatu egin du behin baino gehiagotan Greziako herriak historian zehar. Ultimatumak bumeranak bihurtzen dira sarritan. Historia idaztera deitzen zaituztet berriro. Ultimatumei ?ezetz? esateko deitzen zaituztet berriz?, adierazi du lehen ministroak.
?Izutzen dituztenei? ?ezetz? esateko eskatu die lehen ministroak greziarrei. ?Beldurra gainditzen ari garela ospatzen ari gara, xantaiaren gainditzea?, azpimarratu du Syntagma plazan.
?Beldurraren adarrak? ez entzuteko eskatu die Tsiprasek herritarrei. Erabakia ?lasai eta ausart? hartzeko esan die, ?Grezia harro bat Europa demokratiko batean lortzeko?.
?Arrazoia dugu eta horregatik garaipena lortuko dugu. Arrazoia dugula inork ezin du estali?, nabarmendu du.
'Ezezkoaren' aldeko manifestazioa Atenasen. Argazkia: EFE
20.000 pertsona baino gehiago ekitaldi bakoitzean, Atenasen
Poliziaren arabera, 20.000 pertsona baino gehiago bildu dira referendumeko kanpaina ekitaldi bakoitzean, Atenasen, bata hartzekodunen akordio proposamenaren aldekoa zen, eta bestea ?ezezkoaren? aldekoa.
Syntagma plazan 25.000 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Syrizak deituta. ?Ezezkoa? aldarrikatu dute igandeko erreferendumean.
?Baiezkoaren? aldeko elkarretaratzean, 20.000 bat pertsona bildu dira. Alderdi politikoen plataformak, enpresaburuek eta sindikatuek deitu dute.
Referendumaren aurkako helegitea atzera bota du Auzitegi Gorenak
Greziako bi herritarrek igandeko erreferendumaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. Konstituzio-kontrakotasuneko helegitea atzera bota du Greziako Auzitegi Gorenak.
Auzi-jartzaileek helegitea iragan asteazkenean aurkeztu zuten. Gobernuak planteatutako kontsultak hartzekodunen akordio proposameneko zerga gaiei eragiten die soilik. Printzipioz Konstituzioak hori eragozten duela argudiatu zuten bi herritarrek.
Magistratuek premiazko bilera egin dute gaur. Referendum baten deialdiaren inguruan Gobernuak hartutako erabakien konstituzionaltasunaz epaia ematerik ez dutela argudiatu dute Auzitegi Goreneko epaileek.
?Referenduma normaltasunez egingo da?, adierazi du Nikos Sakelariu Auzitegiko presidenteordeak.
'Baiezkoaren' aldeko manifestazioa Atenasen. Argazkia: EFE
Hiru erakundeetako agiriek ?finantza izaera bakarrik? dutela azaldu zuten auzi-jartzaileek helegitean.
Gainera, galdera argirik egin ez dutela zioten. Galdera konplexua eta hitz teknikoz betea egin dutela uste dute bi herritarrek. ?Herritarren gehiengoak galdera ulertzea ezinezkoa da?, azaldu zuten helegitean.
Bestalde, erabakitzeko aste bateko epea gutxi zela argudiatu zuten auzi-jartzaileek. Referenduma deitu zenetik kontsulta egin arte astebete doala azaldu zuten; galderaren helburuaz informatzeko denbora nahikorik ez zegoela erantsi zuten.
?Ezezkoaren? eta ?baiezkoaren? arteko berdinketa
?Baiezkoa? eta ?ezezkoa? lehia bizian ari dira igandeko referendumari begira. Horrela, garaipena ezbaian dauden herritarrek emango dute.
Inkesta batzuek ?baiezkoari? abantaila txiki bat ematen diote. ALCO kontsultariak 1,4 puntuko abantaila ematen dio, Proto Themak sei hamarren eta GPOk lau.
AVGI Greziako egunkariak argitaratutako beste txosten batek, ostera, ?ezezkoari? garaipena ematen dio botoen % 43 batekin. ?Baiezkoak? botoen % 42,5 lortuko lituzke.
Horrela gauzak, ezbaian dauden boto-emaileek (% 11-6) emaitza erabakiko dute.