Mundua -

Estatu Islamikoa

27 lagun hil dira Kuwaiten, meskita baten aurkako atentatuan

Eguerdiko otoitza egiten ari ziren bitartean izan da erasoa. 200 lagun baino gehiago zauritu dira. Kuwaiteko agintarien arabera, 18 pertsona atxilotu dituzte atentatuan parte hartu dutelakoan.

Gutxienez 25 lagun hil dira Kuwaiten izan den atentatuan. Argazkia: EFE
Atentatua Kuwaiten EFE
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Kuwaiteko erasoa

01:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 27 lagun hil dira eta 202 zauritu dira Kuwaiten meskita baten aurka izan den atentatu suizidan. Kuwaiteko Barne Ministerioak jakitera eman duenez, erasoa hiriburuaren erdialdean dagoen meskita txii batean izan da.

Eguerdiko otoitza egiten ari ziren Iman Al Sadik meskitan atentatua izan denean. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.

Estatu Islamikoak komunikatu batean hartu du bere gain atentatua. Internet bidez zabaldu du, nahiz eta oraindik ezin izan den egiazkotasuna baieztatu. Bideo horretan diotenez, erasoa gerrian hainbat lehergai zeramatzan terrorista batek egin du.

Kuwaiteko hainbat komunikabidek segurtasun kamerek jasotako hainbat irudi erakutsi dituzte. Horietan, ustezko erasotzailea leherketa izan baino lehen meskitan sartzen ikusi daiteke.

Orain hilabete bat antzeko beste atentatu bat izan zen Saudi Arabian.

18 lagun atxilotuta

Kuwaiteko agintariek iragarri dutenez, 18 pertsona atxilotu dituzte atentatuan parte hartu dutelakoan.

Bestalde, lehen ministroaren esanetan, atentatuaren egileak "ez dute kupidarik", haien arimetan "islamaren oinarriak eta horren ikasgaiak ez baitaude". Era berean, Kuwaiteko emirrak agindu du larunbata dolu eguna izatea herrialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy