Mundua -
Atentatua
Gutxienez 37 lagun hil dituzte Tunisian, tiroketa batean
Bi lagunek parte hartu dute atentatuan. Horietako bat tiroketan hil da eta bigarrena, Poliziak atxilotu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 37 lagun, horien artean turista atzerritarrak, hil dira eta 36 zauritu gaur eguerdian Tunisian, Kantaoui herri turistikoan, tiroketa batean, segurtasun iturriek aditzera eman dutenez.
Horrela, hildakoen kopuruak gora egin du arratsaldean, Said Aidi Tunisiako Osasun ministroak jakitera eman duenez.
36 zaurituetatik ?bi edo hiru turistak dira eta oso larri daude?, eta ?beste zortzik jarraipen medikoa behar dute?, Osasun ministroak erantsi duenez.
Ordu berean, atentatuak izan dira Frantzian eta Kuwaiten ere.
Business News atariak azaldu duenez, erasotzaileak Kalashnikov fusilak eskuetan zituztela sartu dira Imperial Marhaba eta Soviva, hoteletan. Bi hotelak El Kantaoiu gune turistikoan daude, Susa hiritik gertu.
Riu espainiarraren hotelak dira Imperial Marhaba eta Soviva, eta espainiarren, alemaniarren eta ingelesen artean oso ezaguna den gune turistiko batean daude. Antza, erasoa hondartzan izan da.
Imperial Marhaba hoteleko iturriek baieztatu dutenez, atentatua izan denean ez zegoen espainiarrek hotelean. Segurtasun indarrek diotenez, hildakoak belgikarrak, britaniarrak eta alemaniarrak dira.
Beste sei lagun ere zauritu dira atentatuan eta erietxera eraman dituzte. Iturrien arabera, "oraindik ez dira hildakoak identifikatu"
Itsasotik hotelera
Antza, bi erasotzailek parte hartu dute atentatuan. Horietako bat hildakoen artean dago. Poliziak bigarren erasotzailea atxilotu du A1 autobidearen sarreran, Susan.
Hildako erasotzailea itsasoz heldu da hondartzara. Ontzi batean heldu da eta fusila eguzkitako batean zeraman ezkutatuta, Rafik Chelli Tunisiako Barne idazkariak jakitera eman duenez.
Erasoaren egilea Kairuango ikasle gazte bat dela baieztatu du Chellik.
Lekukoen arabera, ?2 edo 3 lagun fusilekin sartu dira hotelean eta aurrean zutenen aurka tiro egiten hasi dira?. ?Ihes egitea lortu dugu eta logelan ezkutatu gara. Kalera jaisteko asmoa genuen, baina garrasiak entzun ditugu eta bozgoragailuetatik ohartarazi dute?, zehaztu du lekukoetako batek telefonoz. Hoteleko iturriek baieztatu dutenez, hildakoen artean turista atzerritarrak daudena baina ez dute horien jatorria zehaztu.
Terrorismoaren aurkako elkarkidetza
François Hollande Frantziako presidenteak Beji Caid Essebsi Tunisiako presidentearekin hitz egin du eguerdian. Babesa eskaini dio Hollandek Essebsiri eta terrorismoaren aurkako lankidetza indartzea adostu dute.
Telefonoz hitz egin dute bi agintariek eta elkarri babesa eman diote, gaur bi herrialdeek bizi izandako atentatuen ondoren. Terrorismoaren aurkako borrokan aurrera egiteko asmoa agertu dute.
Hollandek baztertu egin du Frantziako eta Tunisiako atentatuak erlazionatuta egotea.
10 hotel Tunisian
10 hotel ditu Riuk Tunisian. Gehienak 5 izarreko konplexu turistikoak dira. Atentatua izan den konplexua, Imperial Marhaba hotelak eta Soviva hotelak osatzen dute, biak ere laur izarretako hotelak.