Mundua -

Kabul

Hainbat talibanek Afganistango Parlamentuari eraso diote bonbekin

Erasotzaileetako zazpi hil eta 18 zibil zauritu dira. Parlamentuan Masoum Stanekzai Defentsa ministro berriaren izendapena eztabaidatu behar duten gaur.

Afganistango parlamentuari eraso egin diote talibanek

01:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat talibanek Afganistango Parlamentuaren kontra erasoa egin dute zenbait lehergailu eztandarazita eta tiroak botata. Azkenean, erasotzaileetako zazpi hil dira eta 18 zibil zauritu (ez dago legegilerik haien artean).

Ebadullah Karimi Kabulgo Poliziako bozeramaleak Eferi jakinarazi diotenez, erasotzaileetako sei erasoa hasi eta gutxira hil dira, segurtasun indarrek gunea kontrolpean izatea lortuta.

Halere, Sediq Sediqqi Afganistango Barne Ministerioko bozeramaleak zazpira igo du hildakoen kopurua, Twitter sare sozialaren bidez bidalitako mezu batean. Berak ere nabarmendu du ez dela legegilerik hil ezta zauritu ere.

Karimiren esanetan, halaber, ez dago biktimarik militarren eta polizien artean.

Eztanda batzuk segurtasun indarren hainbat munizio biltegien leher egin dutenean gertatu dira, Parlamentuaren onibarrean baitaude.

Ismail Kawusi Osasun Publikok Ministerioaren borzeramalearen arabera, 18 zibil zauritu dira erasoan eta Istiglaleko ospitalera eraman dituzte, Parlamentutik gertu.

Parlamentuan Masoum Stanekzai Defentsa ministro berriaren izendapena eztabaidatu behar duten gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024