Mundua -

Kuba-AEB

AEBk terrorismoaren sustatzaileen zerrendatik kendu du Kuba

1982tik zegoen zerrenda 'beltz' horretan, eta orain badirudi ateratzeko "legezko irizpideak bete" dituela.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk terrorismoa sustatzen duten herrialdeen zerrendatik atera du ofizialki Kuba, 33 urteren ondoren, Washingtoneko Estatu Departamentuak jakitera eman duenez.

AEBetako Kongresuak 45 eguneko epea zuen Barack Obama presidenteak hartutako erabakia atzera botatzeko lege proposamena egiteko, baina ez du halakorik egin.

Epea pasatu ostean, John Kerry AEBetako Estatu idazkariak zerrenda 'beltz' horretatik ateratzeko erabakia hartu du, Jeff Rathke Estatu Departamentuko bozeramaileak adierazi duenez.

Bozeramailearen esanetan, Estatu Departamentuak Obamaren eskariz egindako ebaluazioak agerian utzi du Kubak "legezko irizpideak bete" dituela zerrendatik ateratzeko.

Hala ere, Rathkek azpimarratu du AEBk "kezka eta desadostasun handiak" dituela Kubak egiten dituen "ekintza eta politika ugariren inguruan", baina horiek "terrorismoa sustatzen duten herrialdeen izendapenetik kanpoko irizpideak" omen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak