Mundua -

Bilerak

Erresuma Batuak EBn jarraitzeko negoziatzearen alde agertu da Merkel

David Cameronek eta Angela Merkelek bilera egin dute. Europar Batasunaren berrikuntzaren inguruan Cameronek egindako proposamen izan dute hizpide.

David Cameron eta Angela Merkel bileraren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Cameron eta Merkel EFE
David Cameron eta Angela Merkel bileraren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bilera egin dute gaur. Bilkuran hizpide izan dute David Cameronek Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu ahal izateko proposamena.

“Borondatea dagoenean bidea aurkitzen da”, esan du Merkelek bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.  Cameronek bere eskaerak azaltzeko bilerak egin ditu azken egunetan Parisen, Varsovian eta Hayan.

“Ez dago ez konponbide magikorik, ez eta azkarrik. Baina borondatea egonez gero, bidea aurkitzen da”, errepikatu du Cameronek. “Europar Batasuna hobe egongo da Erresuma Batua bertan baldin badago, eta Erresuma Batuaren interesak hobeto defendatuko dira Europar Batasuna berrituta baldin badago”, gaineratu du.

Bi agintariek nabarmendu dutenez, 2017ko amaieran Erresuma Batuan egingo den erreferendumaren emaitzek baldintza dezakete elkarrizketa eta haren arrakasta. Hori dela eta, prozesuan aterik ez ixtearen alde agertu dira.

Hollanderekin bilera

David Cameron François Hollande Frantziako presidentearekin ere bildu da. “Europar Batasunean berrikuntzak egiteko ‘status quo’a  ez da behar bezain ona”, esan du bileraren ostean Cameronek.

“Erresuma Batuak EBn jarraitzea nahi du Frantziak”, azpimarratu du Hollandek. “Europak eta Erresuma Batuak elkarrekin jarraitzeko interesa dutela uste dugu”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Erresuma Batua albisteak Alemania Angela Merkel bideoak David Cameron