Mundua -
Erresuma Batua - EB
Cameronek datorren astean aurkeztuko du erreferendumaren proiektua
Erresuma Batuko lehen ministroak 2017 bukaeran egin nahi du galdeketa, eta datorren astean kaleratuko du lege-proiektua, 'The Guardian' egunkariaren arabera.
Erredakzioa
Europar Batasunaren inguruko erreferenduma egiteko asmoari eusten dio David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, eta datorren astean aurkeztuko du galdeketaren inguruko proiektua, The Guardian egunkariak kaleratu duenez.
Erreginak hitzaldia eman eta biharamunean kaleratuko dute proiektua, eta, hala, bozketarako bidea erraztuko du, horren arabera. Bertan diotenez, 2017 bukaeran egin nahi du erreferenduma Cameronek.
Hauteskundeak irabazi ostean, Erresuma Batuak Europar Batasunean izan beharreko papera aldatu eta EBtik ateratzeko erreferendum bat egiteko borondatea agertu zuen Cameronek.